jueves, 31 de marzo de 2011

Lurraren Historia

ZENOZOIKOA:
Era laburra da (65 milioi urte), eta tradizioz bi alditan banatu da: Tertziarioa eta Kuaternarioa.

  1. Tertzioarioa: Tertziarioan, Ozeano Atlantikoak eta Indiakoak hedatzen segitu zuen. Amaieran, kontinenteak eta ozeanoak orain antzera banatuta zeuden.  Klima Tertzioarioaren zati handia beroa eta lehorra izan zen. Duela 7 milioi urte inguru Mediterraneoko urak lurrundu egin ziren. Horrek igeltsuak eta beste gatz batzuk kantitate handitan ezartzea ekarri zuen. Tertziarioaren amaieran, klima aldatu eta hoztu egin zen.




   2.   Kuaternarioa: Geografia ez zen ia aldatu Kuaternarioan. Klima Glaziazio izeneko episodio glaziarrak
         eta glaziazioen arteko garaiak tartekatu ziren. Glaziazioetan itsasoak atzera egiten zuen, hots, urak
         azaleratutako eremuak estaltzen zituen, izotza urtzeak itsasoen maila igotzen zuelako. Glaziazioen
         arteko garaietan itsasoak aurrera egiten zuen, hots, itsasoak aurrera egin eta azaleratutako eremuak
         azpiratzen zituen.





Lurraren historia

Mesozoikoa:  fanerozoikoko bigarren garai geologikoa da, orain dela 245-65 milioi urteetan igarotakoa. Hiru aldi nagusitan banatzen da aro mesozoikoa, zaharrenetik berrienera: triasikoa, jurasikoa eta kretazeoa. Aro mesozoikoan aurreko aroetan baino bizidun ugariago egon ziren. Ammoniteak eta belemiteak garatu ziren, baina batez ere, narrastiak garatu ziren gehienbat. Azken arrazoi hau dela eta, askotan aro mesozoikoa narrastien aroa bezala identifikatzen da.


               TRIASIKOA:
Mesozoikoaren lehenengo atala Triasikoa da. Bertan germaniar fazies izenarekin ezagutzen diren metakinak egon ziren, Permiarraren oso antzekoak eta askotan bereizezinak. Triasikoan hiru geruza nagusi metatu ziren fazies honetan: buntsandstein, munschelkalk eta keuper. Lehenengoa hareharriz osatua dago, bigarrena kareharriz eta hirugarrena buztin eta gatz ebaporitikoz. Azken geruza honek garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen diren diapiroak sortzen baititu. Gainera ofita izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.

                JURASIKOA:

 Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira. Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen. Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.

              KRETAZEOA:
Kretazeoa da Euskal Herrian arroka bolumen handiena ematen duena. Kretazeoaren hasieratik Eozenora leku batzuetan 10.000 metro sedimentu metatu ziren eta beste batzuetan 2.000. Hau subsidentzia ezberdintasunengatik da, baina hala ere oso bolumen handia da.


lunes, 28 de marzo de 2011

Lurraren historia

 
KANBRIARRAURREA
4030 m.u:
 
Pangea I izeneko superkontinentean bildu ziren masa kontinentalak egon zirela uste da. Planetaren tenperatura jaitsi zenean, atmosferan zegoen ur-lurruna kondentsatu eta gainazalean hauspeatu zenean hidrosfera sortu zen.
 
 
PALEOZOIKOA 340 m.u:
 
Palezoikoa Rodinia kontinentearen hausturarekin hasten da eta Varanger glaziazioaren bukaerarekin. Lurreko kontinenteak denboran zehar hausten joan ziren eta Era honen bukaeran berriro elkartu ziren Pangea izeneko superkontinentean.
  • PERMIARRA.
  • KANBRIARRA.
    ORDOVIZIARRA.
    SILURIKOA.
    DEVONIARRA.
    KARBONIFEROA.