TRIASIKOA:
Mesozoikoaren lehenengo atala Triasikoa da. Bertan germaniar fazies izenarekin ezagutzen diren metakinak egon ziren, Permiarraren oso antzekoak eta askotan bereizezinak. Triasikoan hiru geruza nagusi metatu ziren fazies honetan: buntsandstein, munschelkalk eta keuper. Lehenengoa hareharriz osatua dago, bigarrena kareharriz eta hirugarrena buztin eta gatz ebaporitikoz. Azken geruza honek garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen diren diapiroak sortzen baititu. Gainera ofita izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.
JURASIKOA:
Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira. Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen. Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.
KRETAZEOA:
Kretazeoa da Euskal Herrian arroka bolumen handiena ematen duena. Kretazeoaren hasieratik Eozenora leku batzuetan 10.000 metro sedimentu metatu ziren eta beste batzuetan 2.000. Hau subsidentzia ezberdintasunengatik da, baina hala ere oso bolumen handia da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario