jueves, 14 de abril de 2011

Energia eta materia ekosistemetan

3) Energiaren eta materiaren fluxua ekosistemetan:

3a) Energia  eta materia ekosistemetan:
Energia-transferentzia ekosistemako maila trofikoen artea zirkulatzen duen materia-fluxuaren arduraduna da. Horren bidez, organismoek inguru fisikoarekin materia trukatzen dute. Hau da:


Ekosistema batean, elkarrekin estu lotutako bi fluxu gainjartzen dira: bata energia-fluxua da , eta bestea, materia-fluxua.

3b) Nola jariatzen da energia?
  •       Fluxu irekia du, ekoizleek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dutelako, eta hori kontsumitzaileen eta deskonposatzaileen maila trafikoetatik igarotzean erabili eta degradatzen da.
  •      Noranzko bakarreko fluxuada, ekosisteman sartzen den eguzki-energia izaki bizidunengan energia kimiko bihurtzen delako eta hori, aldi berean, energia termiko.
  • Maila trifiko baten eta hurrengoaren artean tranferitzen den energia kantitatea ez da izaten %10etik gorakoa. Energia horrek hurrengo maila trofikoko organismoen kantitatea eta neurria arautzen ditu.
  • Izaki bizidunek ingurura askatzen duten beroa energia degradatua da, eta ekosistemako beste organismo batek ere ezin izango du erabili.
3c) Nola jariatzen da materia?

Ekosistemetan, materiak ziklo itxia eratuz zirkulatzen du.


2) Harreman trofikoak ekosisteman:
Harreman trafikoak ekosistema bateko organismoen artean elikaduraren bidez gertatzen diren elkarreraginak dira.

2a) Maila trofikoak:
Izaki bizidunak hiru maila handitan taldekatzen dira:
       
1.- Ekoizleak: Fotosintesia edo kimiosintesia egiten duten izaki autotrofoak dira.

2.- Kontsumitzaileak: Landareak, animaliak edo organismoen hondakinak jaten dituzte. Animalia orojaleek askotariko dieta dute eta, beraz, zenbat maila trofiko hartzen dituzte.

3.- Deskonposatzaileak: Bakterioak eta onddoak dira. Organismo horiek materia organiko “hila” erabili eta substantzia

Maila trofikoak:
  
  • Ekoizleak: Gramineoen larre zabalak eta zuhaitzak, esaterako, akaziak eta baobabak, Afrikako sabanakoekoizle nagusiak dira. Materia organikoa sintetizatzeko, fotosintesia egiten dute.
  • Kontsumitzaileak: Sabanan, kontsumitzaileen maila trofikoa espezieenbarietate zabalek osatzen du, besteak beste: otiak, sugeak, gazelak, zebrak, lehoiak, marabuak, geopardoak, etab.
    • Deskonposatzaileak: Belar lehorra, orbela, zuhaitzen enborrak eta animalia hilak deskonposatu egiten dira bakterioen eta onddoen jadueraren eraginez. Horiek materia organikoa materia ez-organiko bihurtzen dute.

Ekosistemen osagaiak

1) Ekosistemaren osagaiak:
Ekosistemak sistema natural konplexuak dira. Inguru fisikoak (biotopoa) eta bertan bizi diren organismoek (biozenosia edo komunitate biologikoa) osatzen dituzte. Ekosistemetan osagaien artean elkarreregin ugari gertatzen dira energiaren eta materiaren etengabeko fluxu baten moduan.

- Biosfera: Gure planetan bizia duen atala da.

1.- Biotopoa: Substratu batek eta horren propietate fisiko eta kimikoek osatzen dute.

2.- Biozenosia: Ekosistemako organismo guztiek osatzen dute.

1a) Honela elkar eragiten dute ekosistemako osagaiek:

1.- Elkarreraginak biotopoan: Ekosisteman eragiten duten inguru fisikoko faktore ugarien artean oreka delikatua dago. Sabanako kliman iraupen desberdineko bi urtaro daude: bata euritsua da, eta bestea, lehorra.

2.- Biotopoaren eta biozenosiaren arteko eraginak: Biotopoaren ezaugarriek izaki bizidunengan modu garrantzitsuan eragiten dute. Sabanako organismoek hainbat eratako moldaerak garatu dituzte.

3.-  Elkarreraginak biozenosian: Ekosistemetan elkarreragin ugari gertatzen dira espezie bereko organismoen artean (espezie barneko harremanak) eta espezie desberdinetako organismoen artean (espezieen arteko harremanak).