3) Energiaren eta materiaren fluxua ekosistemetan:
3a) Energia eta materia ekosistemetan:
Energia-transferentzia ekosistemako maila trofikoen artea zirkulatzen duen materia-fluxuaren arduraduna da. Horren bidez, organismoek inguru fisikoarekin materia trukatzen dute. Hau da:
Ekosistema batean, elkarrekin estu lotutako bi fluxu gainjartzen dira: bata energia-fluxua da , eta bestea, materia-fluxua.
3b) Nola jariatzen da energia?
- Fluxu irekia du, ekoizleek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dutelako, eta hori kontsumitzaileen eta deskonposatzaileen maila trafikoetatik igarotzean erabili eta degradatzen da.
- Noranzko bakarreko fluxuada, ekosisteman sartzen den eguzki-energia izaki bizidunengan energia kimiko bihurtzen delako eta hori, aldi berean, energia termiko.
- Maila trifiko baten eta hurrengoaren artean tranferitzen den energia kantitatea ez da izaten %10etik gorakoa. Energia horrek hurrengo maila trofikoko organismoen kantitatea eta neurria arautzen ditu.
- Izaki bizidunek ingurura askatzen duten beroa energia degradatua da, eta ekosistemako beste organismo batek ere ezin izango du erabili.
3c) Nola jariatzen da materia?
Ekosistemetan, materiak ziklo itxia eratuz zirkulatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario