Karbonoaren zikloa:
- CO2 eta CH4 (atmosferan)
- ikatza eta petrolioa (litosferan)
- bikarbonato (HCO3-) eta karbonato-ioia (CO32-) (hidrosferan)
- gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak (izaki bizidunengan).
Atmosferan karbonoaren kontzentrazioa txikia da (atmosferaren %0,03 besterik ez da CO2), azken urteotan berotegi-efektua dela eta zertxobait igo bada ere. Hidrosferan, aldiz, karbonoaren kopurua nabarmen handiagoa da, CO2 oso disolbagarria baita uretan.
Karbonoaren zikloaren bitartez atmosferako karbonoa 20 urteetatik behin berritzen da (urtero atmosferako CO2-ren %5a kontsumitzen baita fotosintesiaren bidez).
No hay comentarios:
Publicar un comentario