jueves, 14 de abril de 2011

Ekosistemen osagaiak

1) Ekosistemaren osagaiak:
Ekosistemak sistema natural konplexuak dira. Inguru fisikoak (biotopoa) eta bertan bizi diren organismoek (biozenosia edo komunitate biologikoa) osatzen dituzte. Ekosistemetan osagaien artean elkarreregin ugari gertatzen dira energiaren eta materiaren etengabeko fluxu baten moduan.

- Biosfera: Gure planetan bizia duen atala da.

1.- Biotopoa: Substratu batek eta horren propietate fisiko eta kimikoek osatzen dute.

2.- Biozenosia: Ekosistemako organismo guztiek osatzen dute.

1a) Honela elkar eragiten dute ekosistemako osagaiek:

1.- Elkarreraginak biotopoan: Ekosisteman eragiten duten inguru fisikoko faktore ugarien artean oreka delikatua dago. Sabanako kliman iraupen desberdineko bi urtaro daude: bata euritsua da, eta bestea, lehorra.

2.- Biotopoaren eta biozenosiaren arteko eraginak: Biotopoaren ezaugarriek izaki bizidunengan modu garrantzitsuan eragiten dute. Sabanako organismoek hainbat eratako moldaerak garatu dituzte.

3.-  Elkarreraginak biozenosian: Ekosistemetan elkarreragin ugari gertatzen dira espezie bereko organismoen artean (espezie barneko harremanak) eta espezie desberdinetako organismoen artean (espezieen arteko harremanak).

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario